imagen
| Hasiera | Zerbitzuak eta Prezioak | Web-postu igoera | Bezeroak | Kokapena | Kontaktua

Web-Postu Igoera

Español

Bilatzaile nagusietan gure orrialdearen posizioa ona dela eta aurkitu gaituzu. Hau lortzeko egin dugun ahaleginaren ondorioa izan da.

Eta zuregatik berdina egin dezakegu.

Web orrialde batean dagoen trafikoa nagusiki bilatzaileen ondorioz da, baina ez egin kasu bilatzaile askotan alta egingo dizuela esan dizuenari, izan ere, Espainian erabiltzaileen %90ak baino gehiagok Google erabiltzen du. Hor da posizio ona lortu behar dugun lekua, baita Yahoo eta Bingen. Posizio on hori lortzeko gutxienez 6 hilabete eta SEO (Search Engine Optimization) lan gogor bat behar da.

Eskaintzen dituzten produktuen hitz gakoen bidez aurreneko postuetan jartzen diren orrialdeak, saltzeko aukera gehiago dituzte, izan ere,  bertan sartzen diren erabiltzaileak eskaintzen dituzten produktuetan interesatuta daude. Guk zure postu organiko edo naturalaren bidez bideratzen dugu trafikoa zure orrialdera, mantsoagoa da baina denbora gehiago irauten du eta aurrerago merkeagoa izatea suposatzen du.

Norbaitek lehenengo postuetan egongo zarela ziurtatzen badizu, ez da egia esaten ari, izan ere, inork ezin dizu hori bermatu.

Arreta eta kalitate maximoarekin diseinatzen ditugu orrialdeak, honela, zuk bezeroak bilatu beharrean beraiek zu aurkituko zaituzte.

 
Gure helburu nagusia zure ametsak interneten arrakasta edukitzea eta onuragarria izatea da.